< ?php /* Template Name: Aviso Legal */ ?> Aviso Legal Oficinas en Irun - Bulegoak irunen - Alquiler Spri Irun

ABISU LEGALA

Ongi etorri BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA, S.A.-en web orrira

Informazioaren Gizarteko, eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten da “web orri hau Bidasoa Oarsoko Industrialdea Sozietatea, S.A.-ren (BOISA, S.A) jabetzakoa dela, zeina Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan baitago izena emanda, 751 liburukian, 152. folioan, 8.957 orrian. A20125993 da sozietatearen IFK zenbakia eta Irungo Gabiria Kalea 2, 1.go solairuan (20305) du helbide soziala”.

Jabetza Intelektuala. Jabetza intelektual eta industrialeko legeei buruzko Espainiako legeriari jarraiki, web orri honetako edukiak (testuak, irudiak, soinuak, animazioak etab.), diseinu grafikoa eta jatorri-kodea babestuta daude BOISA, S.A.-ren mesedetan. Debekatuta dago, beraz, eduki horiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, zatiz nahiz osorik, BOISA, S.A.-ren baimenik gabe.

Webeko edukia eta estekak. BOISA, S.A.-k ez du inolako erantzukizunik onartzen inork gure Web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen, eta erabiltzen dituenarena da, eta ez beste inorena. Ez dugu erantzukizunik onartzen ezta ere, web orri honetako esteka, edo bilatzailearen bitartez irits daitezkeen hirugarren batzuen web orrietan egon daitekeen informazioagatik.

Web orriaren eguneratzea eta aldaketak. BOISA, S.A.-k eskubidea dauka bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.

Alderdi teknikoei buruzko argibideak. BOISA, S.A.-k ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko, edo akatsengatik, ez eta BOISA, S.A.-ren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioaren akats, oker edo omisioren bat dela-medio erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

Pribatutasun politika. BOISA, S.A.-k jakinarazten du ezen inork bere datuak ematen baditu web orri honetan, datu horiek guztiak automatizatu egingo direla, eta BOISA-ren jabetzako fitxategietan sartuko direla. Indarrean dagoen araudiari jarraiki, bezeroak baimena ematen du bere datuak BOISA, S.A.-ren (Gabiria 2, 1.go solairua, 20305, Irun, Gipuzkoa) ardurapeko “KONTAKTUAK” fitxategian sar daitezen, berarentzat interesgarriak izan daitezkeen BOISA, S.A-ren zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko. Nolanahi ere, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki, eskubidea dauka nahi duen momentuan datuetara sartu, eta datuak ezabatu, ezeztatu nahiz zuzentzeko, idatzizko eskaera bidalita irun@industrialdea.spri.es helbidera.